Zegamarrak ere Euskaraldiarekin bat
Zegamarrak Euskaraldiari hasiera emateko ateratako talde argazkian, atzo arratsaldean.Zegamako Udala Zegaman ere hasiera jendetsua eman zioten atzo Euskaraldiari. Taldeko argazkia atera zuten arratsaldean eta herritarrei ariketa sozial honetan parte hartzeko gonbita luzatu diete sare sozialen bitartez: “Jantzi txapa. Eta gogoratu, lehen hitza beti euskaraz, ulertzen duenarekin jarraitu euskaraz eta euskaldunak euskaldunekin euskaraz!”.












