Zerainek ere badu bere hamaikakoa
Zeraindarrak Euskaraldia babesteko ateratako taldeko argazkian, atzo arratsaldean.ZerainLab Euskaraldiari hasiera eman zioten atzo arratsaldean Zerainen ere. Plazan elkartu ziren zeraindarrak arratsaldean taldeko argazkia ateratzeko lehenengo. Ondoren, Udaberriko Kulturaldiaren baitan antolatutako Auzolangintzari buruzko ikus-entzunezkoa eskaini zuten ondoren eta amaitzeko, San Isidro egunaren harira mokadutxoa egin zuten bertan bildutakoek.












