Idiazabal Gaztaren Kofradiaren festa
Kofradiakide berriak eta ohorezko kofradiakideak izendatu dituzte

Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiak 35. kapitulua egin du gaur. 20 kofradiak parte hartu dute. D’Elikatuzen egin diete harrera kofradiei. Mokadutxoa egin ondoren, Oroith abesbatzaren emanaldia entzun dute. Kontzertuaren ostean, desfilea egin dute udaletxeraino. Bertan, Idoia Aramendi de la Piñera finantzari eta kontseilaria, Garazi Aristu Gelbenzu haur hezitzailea eta Iñigo Xabier Urretabizkaia Diez ekoizle eta gidoilaria izendatu dituzte kofradiakide berri, eta Felix Goiburu Errazkin artzaina, Romero jantzidenda, Txillida Leku eta Maite Martinez de Albeniz Zabaleta Osakidetzako Osasun Laguntzako Zuzendaria ohorezko kofradiakide. Kofradia Babeslea Hazi Fundazioa izendatu dute, eta hilondoko omenaldia Luis de Lezama Barañano apaiz eta Lezama Taldearen sortzaile izandakoari egin diote. Amaitzeko, Martinez Jatetxean bazkaldu dute elkarrekin.



































