Bigarren eskuko azoka egin dute Ezkion
Jostailu, liburu eta altzairuez gain, Eskola Txikien jairako arropa ere salgai jarri dute. Azoka dela eta kalearen zati bat itxita egongo da 15:00ak arte.

Ezkioko 2. eskuko merkatua egin dute goizean, Etxeberrialde kalean. Azokak 11:00etan ireki ditu ateak eta hamar postu inguru jarri dituzte denera. Jostailu, liburu eta altzairuez gain, Eskola Txikien jairako arropa ere salgai jarri dute. Jende ugari bildu da azokara eguraldi onak lagunduta. Azoka dela eta kalearen zati bat itxita egongo da 15:00ak arte.





































