Herri kirol saioa, Mutiloan
Iosu Ibarguren eta Eloi Moreno, Aritz Goena eta Iñaki Ibargurenen aurka aritu dira aizkoran. Aimar, Goiatz eta Uxue Galarraga aita-alabek ere erakustaldia egin dute harria jasotzen.

San Isidro egunaren harira herri kirol saioa egin dute Mutiloan. Iosu Ibarguren Lakiola (Legazpi) eta Eloi Moreno, Aritz Goena (Lazkaomendi) eta Iñaki Ibarguren Lakiolaren (Mutiloa) aurka aritu dira aizkoran. Aimar, Goiatz eta Uxue Galarraga aita-alabek ere erakustaldia egin dute harria jasotzen. Saioa 12:15ean hasi da, herriko plazan.































