Haur eta gazteentzako udako aisialdiko eskaintza Seguran
Udaleku irekiak, Gazte aisia eta igeriketa ikastaroa daude aukeren artean. Lehendabiziko bietan maiatzaren 26ra arte dago izen ematea irekita.

Urtero bezala, Segurako Udalak herriko haur eta gazteentzako aisialdi eskaintza zerbitzua prestatu du uda honetarako. Udaleku irekiak izango dira batetik, 3 eta 11 urte bitarteko haurrentzat eta Gazte aisia zerbitzua 12 eta 17 urte arteko gazteentzat. Igeriketa ikastaroa ere antolatuko dute aurten, 3 urtetik aurrerakoei zuzenduta.
Udaleku irekiak ekainaren 30etik uztailaren 24ra izango dira, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etarako ordutegian. Izena emateko epea maiatzaren 26ra arte dago zabalik eta prezioak ondokoak dira:
- Haur bat: 75 euro
- Bi haur: 150 euro
- Hiru haur: 190 euro
- Lau haur: 210 euro
Izena emateko Segurako Udalak Kutxabanken duen kontu korronte zenbakian —ES35 2095 5710 6075 3752— egin beharko da ordainketa; ondoren, ordainagiria aisialdiasegura@gmail.com helbidera bidali edo liburutegian edo udaletxean aurkeztu beharko da. Ordainketa egiterako orduan haurraren edo haurren izen abizenak jarri behar dira kontzeptuan. Izen ematea esteka honetan egin daiteke.
Gazte aisia doakoa
Gazte aisia ekainaren 30etik uztailaren 18ra bitartean burutuko da aurten, astelehen, asteazken eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara eta zerbitzua doakoa izango da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a izango da. Izen ematea esteka honetan egin daiteke.
Igeriketa ikastaroa izena ematen duen haur kopuruaren arabera antolatuko da eta uztailaren 7tik 24ra bitartean egingo da, astelehenetik ostiralera 12:00etati 13:00etara. 13:15ean aisialdian izena emandakoak, taldea osatzen den kasuan.
Igeriketa ikastaroan izen ematea esteka honetan egin daiteke eta uztailaren 1a izango da horretarako azken eguna. Guztira, 40 euroko kostua izango du eta udaletxetik kobratuko da.
Udaleku irekietan eta Gazte aisian izena ematen duten haur eta gurasoekin bilera orokor bat egingo da ekainaren 12an, 19:00etan Danon gelan udalekuei buruzko xehetasunak emateko.