Legazpitik Urretxura arteko errepidea, urak hartuta
Legazpiko erdigunean auto istripu bat izan da, Aizkorri kalean.

Eguerdiko izateko minutu gutxik pasa zirela hasi duen erauntsiak kalteak eragiten ari da. Legorretan N-1 errepidea itxita dago Irungo noranzkoan kamioi bat irauli delako, eta Legazpitik Urretxura bitarteko errepidea erabat hartu du urak, eta zirkulazioa motela.
Horrez gain, Legazpiko erdigunean beste istripu bat izan da, Aizkorri kalean, botikaren parean. Auto batek murru bat jo du.

Legazpiko Aizkorri kalean izan den istripuaren irudia.Hitza