Presoen eskubideen aldeko 'Puzzlea osatu arte!' ekimena, Urretxu-Zumarragan
Sarek Puzzlea osatu arte! izeneko ekimena antolatu du, salbuespen legeak medio etxerako bidea oztopo duten euskal presoen egoera salatzeko. Bi egunez, Lesakan hasi eta Iruñean amaitu den ekimenean, oraindik puzzlea osatzeko falta diren zatiak puzzlean kokatzeko eskatu dute. Puzzlean falta diren presoei lege arrunta aplikatu eta etxerako bidea egin dezaten aldarrikatu dute, “baldintzak betetzen dituztelako, legeak aukera ematen duelako”.
Urretxu eta Zumarragan ere hainbat ekitaldi egin dituzte: herri argazkia, txokolatada eta Olaia eta Garazi DJekin dantzaldia.