Udaleku irekietan izena emateko epea ostiralean amaituko da
Begirale gisa lan egiteko deialdia ere zabaldu du udalak. Interesatuentzat ostirala izango da izena emateko azken eguna.

Ezkioko udaleku irekietan izena emateko epea ostiral honetan itxiko da. Aurtengo udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 23ra luzatuko dira, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara arteko ordutegian. Udalekuak 2022tik atzera jaiotako haur eta gazteei zuzenduta daude.
Izena emateko bi modu daude Ezkioko udaletxean, 943 721303 telefonora deituta edo udala@ezkio.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.
Zerbitzuaren prezioak ondokoak dira:
- Haur bat: 50 euro
- Bi haur: 70 euro
- Hiru haur edo gehiago: 85 euro
Izena ematerako orduan lehentasuna izango dute Ezkion erroldatuta dauden haurrek. Taldeak izena ematen duten haurren kopuruaren arabera antolatuko dituzte eta hasi aurretik bilera bat egingo da gurasoekin xehetasunak emateko.
Begiraleak
Era berean, udalekuetako begirale izateko lanpostua ere atera du Ezkioko Udalak. Interesatuek ostiralera bitartean eman dezakete izena Ezkioko udaletxean (943 721303an edo udala@ezkio.eus-en). Izena ematearekin batera curriculuma ere aurkeztu beharko da.
18 urte beteta izatea derrigorrezkoa izango da; baita begirale edo zuzendari titulua edota hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea ere. Derrigorrezkoa izango da euskara menperatzea, eta EGA edo baliokidea den tituluren bat eskatuko da. Ezkio ezagutzea ere baloratuko da.