‘Euskaldungak’ umorezko ikuskizuna, larunbatean Ezkion

Euskaraldiaren baitan, Euskaldungak umorezko antzerki ikuskizuna eskainiko dute larunbat honetan Ezkion. Taulelak antzerki taldeko Aroa Blanco eta Maite Lopez aktoreak euskaldun zahar eta euskaldun berri baten azalean sartuko dira euskalduntasunak esan nahi duenez hausnartzeko. 19:00etan, udaletxean.
Ikuskizun honek ez du erronka makala bere gain, euskaldun zaharrei euskaldun berriak zuzentzea zergatik hainbeste kostatzen zaien argitzea, eta euskaldun berriek zergatik duten halako beldur izugarria akatsak egiteari. “Solasaldi, eztabaida eta gaizki-ulertuen bidez gai honi argi pixka bat ematen saiatuko gara. Ez da erraza izango, ezta serioa ere”. “Zer esango dute euskaldun berri batek eta euskaldun zahar batek euskarari buruz? Euskararekin duten erlazioaz? Beren istoriaz? Istorioa? Historia? “H”-rekin edo gabe? “A” itsatsia dauka? Baina nondik hasi? Ba hasieratik”
Pieza honekin Aroa Blanco eta Maite Lopez lehenengo aldiz igoko dira taula gainera elkarrekin, “euskal kulturaren eta euskararen mundu liluragarrian izandako abenturak eta harriabarrak kontatzeko. Harriabarrak? Bazabiz gauzak asmatzen?”.