Zatika taldeko neskek Gipuzkoako Itzulian parte hartuko dute
Ostiraletik igandera Gipuzkoako Emakumeen Itzulia jokatuko da, Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioak antolatuta, Urnieta, Ordizia eta Elgoibarko Udaletxeen laguntzarekin. Kadete, gazte, 23 urte azpiko eta elite mailako txirrindulariek parte hartuko dute. Tartean, Zatika taldekoek. Zatikak bederatzi txirrindularirekin parte hartuko du: gazte mailako Eguzkiñe eta Olatz Romaratezabala; 23 urte azpiko Arene Perez, Garazi Bergara, Oneka Sanchez, Ziortza Ortiz de Beltran, Lur Zufiria eta Naya Mangas eta elite mailako Olatz Gabilondo.
Hiru etapa izango dira: Urnietan bakarkako kronoa (ostiralean), Ordizian (larunbatean) eta Elgoibarren (igandean). Ordiziako etapa 09:00etan abiatuko da eta 12:50ak aldera amaitu.
Ormaiztegiko Irizar enpresak babestuko du mailot horia. Gainontzeko babesleak Laboral Kutxa, Orbea, Insalus, Garaje Tolosa eta Oria Sport Wear dira.