Tartaloetxeko Arratibel eta Zabaletarentzat izan da Champion-eko garaipena
Bigarren egin dute jubilatuen elkarteko Arizkorretan eta Alberdik. Maiatzaren 17an jokatu zen mus Zegamako elkarteen arteko mus txapelketa Tartaloetxe kultur elkartean. Guztira, zortzi bikotek hartu zuten parte.

Gorka Arratibel Sukiak eta Ibon Zabaleta Urbizuk —Tartaloetxe elkarteko ordezkariak— irabazi dute aurten Zegamako Champion mus txapelketa. Jubilatu elkarteko Josetxo Arizkorreta Etxarte eta Joxe Angel Alberdi Etxeberria sailkatu ziren bigarren postuan.
Champion mus txapelketa maiatzaren 17an jokatuko zuten Zegamako Tartaloetxe kultur elkartean. Aurreko urtean (2024an kasu honetan) zehar herriko elkarte ezberdinetan jokatutako mus txapelketetako bikote txapeldun eta txapeldun ordeen arteko mus txapelketa da Zegaman Champion bezala ezagutzen dena.
Ostiralean Kasinoko eta Jubilatu, Amezti eta Tartaloetxe elkarteetako txapelketetako lehendabiziko bi postuetan sailkatutako bikotek hartu zuten parte giro ederrean, guztira, zortzi bikote lehiatu ziren. Partidak amaituta sari banaketa izan zen: txapela eta oroigarria irabazleentzat. Eta ondoren afaria egin zuten hamasei parte hartzailek eta antolaketa lanetan aritu diren batzordeko kideek.