‘Vademecum’ zirku ikuskizuna, ostiral honetan Seguran

Zirkozaurre konpainiaren Vademecum zirku ikuskizuna eskainiko dute ostiral honetan Seguran.
Vademecum liburutegi batean girotuta dagoen familia ikuskizuna da, Tadeo pertsonaia bitxi eta maitagarria protagonista duena. Sorkuntzarako ate bezala irakurketa sustatzea du helburu.
Tadeok denbora asko ematen du liburuen irakurketan murgilduta. Orrialde bakoitzean magia eta ilusioz betetako munduetara eramaten duten milaka istorio aurkitzen ditu. Bidaia horietan irudimena eta sormena lantzeko gakoak aurkituko ditu. Ikuskizun honetan ilusioa eta magia akrobazia eta esku jokoekin nahasten dira fantasiazko mundu bat irudikatzeko.
Kale antzerkiak 45 minutuko iraupena du. Errebote plazan eskainiko dute, 19:00etatik aurrera.