Energia komunitateko kideentzako saio didaktikoa, Ormaiztegin
Maiatzaren 28an izango da, 18:30ean gizarte etxean.

Ormaiztegiko energia komunitatean aurrerapausoak emateko asmoz, bilera informatiboa deitu dute maiatzaren 28rako, asteazkena, 18:30ean gizarte etxean. Bilera Gipuzkoako Eraldaketa Energetikoaren bulegoak zuzenduko du udalarekin elkarlanean eta Energia Argitu programaren baitan. Helburuak herriko energia komunitatearen egungo egoeraren berri ematea eta bertako kideei beharrezko jakintza eta tresnak eskaintzea dira.
Parte hartzeko aurretik izena ematea komeni da: energiabulegoa@gipuzkoa.eus helbidean edo 628 532 303 zenbakian. Informazio osagarria aurkitu daiteke aldundiaren web guneko Ingurumena sailean.
Antolatzaileek saioaren garrantzia azpimarratu dute, «aukera paregabea da Ormaiztegik autonomia energetikorantz aurrera egin dezan baliabide berriztagarrien erabileraren bidez, eta energia komunitatea kutsua landuz; bai udal mailan, bai herritar mailan ere».