Eskape jolasa Anduetzan, Zegama-Aizkorriren asteburuan

Anaia Bartolomeren misterioa eskape jolasa antolatu dute Zegamako Anduetza parketxean asteburu honetarako. Ostiralean eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara egongo da parte hartzeko aukera, igandean goizetik soilik. Izen ematea 688623609 zenbakian egin daiteke.