Euskal dantza ikastaroa ostiralero, Olaberrian
Bihar izango dute aurreneko saioa, 18:00etan. Izena emateko azken eguna gaur, udaletxera joanda.
Legazpiko Ezpata Dantza.Laida Goiburu San Joan jaiei begira, haur eta helduentzako euskal dantzen ikastaroak antolatu dituzte Olaberrian. Ostiralero izango dira, eta aurreneko saioa, bihar izango da, 18:00etan, Areto berrian. 8 urtetik beherakoek heldu batez lagunduta soilik bertaratu ahal izango dute. Izena emateko azken eguna gaur izango da, udaletxera joanda.












