GOIERRIKO HITZAk jarraipen berezia egingo dio maratoiari

Azken urteetan egin duen moduan, hedabide honek jarraipen berezia egingo dio aurten ere Zegama-Aizkorri mendi maratoiari, webgunearen eta sare sozialen bidez. Albisteak, argazkiak eta bideoak sareratuko ditu, eta igande arratsaldean bertan maratoiaren laburpen bideo bat igoko du. 2024ko bideoak 43.000 ikustaldi ditu Youtube kanalean.