Goierriko Mendizale Beteranoak, Euskaraldiarekin
Goierriko Mendizale Beteranoak, Euskaraldiko banderolarekin.Goierriko Mendizale Beteranoak Goierriko Mendizale Beteranoen taldeak ibilaldia egin zuen herenegun inguruko parajeetan. Beratik Arritxuloko aterpera egin zuten ibilbidea eta Agiñako menditik igarotzean, eguraldi bikaina aprobetxatuz, geldialdia egin eta Euskaraldiaren banderolarekin familia argazkia atera zuten, Jorge Oteizaren eskulturaren ondoan.












