Kuadrilla arteko areto futbol txapelketaren festa, larunbatean
Bonbo eta Dunker taldeen artean jokatuko dituzte hirugarren eta laugarren postuak. Ikusi iazko finaleko bideoa albistean.

Kuadrilla arteko areto futbol txapelketako festa egingo dute larunbatean. 13:00etan hasita, La Salle ikastetxeko patioan, txapelketaren hirugarren eta laugarren postuak jokatuko dituzte, Bonbo eta Dunker taldeen artean. Ondoren, bazkaria egingo dute. 130 bat pertsonak eman dute izena. Finala, Zulo eta Rhusbiñarte taldeen artean izango da, ekainaren 2an, Beasaingo Loinatz jaien barruan. Bitartean, ikusi iazko finaleko bideoa.