Zumarragako pala taldeak Herriarteko Txapelketako lehen kanporaketako itzulerako partidak jokatuko ditu gaur Beloki pilotalekuan
Zumarragako gomazko paleta taldea Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako lehen kanporaketa jokatzen ari da, Azkoitiaren aurka. Joaneko partidak joan zen astean jokatu zituzten. 2 eta 1 galdu zuten. Itzulerako partidak gaur (osteguna) jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekun, 20:30ean.
Zumarragako taldea Beñat Agirre Arostegik, Jon Andueza Otaegik, Mikel Egiburu Herrerok, Alberto Garcia de Albeniz Gorospek, Mikel Rodriguez Aldamak, Pedro Rodriguez Goñik, Iñigo Viana Mujikak eta Josu Viana Mujikak osatzen dute.