Telleriak ‘Oroit Lou Reed’ aurkeztuko du jaioterrian, bihar

Euskaraldirako antolatutako egitarauaren baitan, Oroit Lou Reed bere azken diskoa aurkeztuko du bihar, jaioterrian Mikel Telleriak. Gasteizen bizi da Telleria azkeneko 40 urtean, eta “gustura” dago Idiazabalen bere lana aurkezteko aukeragatik: “gogoa nuen” dio. Are gehiago “jaioterrian kontzertua egitea inportantea da niretzat maila pertsonalean”, gaineratu du.
Kontzertua bihar iluntzean izango da 20:00etan, Guraso elkartean. Sarrerak 5 eurotan daude salgai.