Larunbat honetara atzeratu dute Ormaiztegiko Erreka eguna
Pasa den asteko euri jasen ondorioz hartu zuten Erreka eguna atzeratzeko erabakia.

Hasiera batean pasa den larunbaterako aurreikusita bazegoen ere, aste bete atzeratu dute Ormaiztegiko Erreka eguna. Pasa den asteko euri jasen eraginez, erreka oso hazita joan da azken egunetan eta hori izan da Erreka eguna atzeratzeko arrazoia.
Larunbat honetarako, maiatzak 31 egin dute deialdi berria. Udaletxe paretik 10:30ean irtengo dira garbiketa lanak egitera. Udalak jarriko ditu eskularruak eta beharrezko materialak eta hamaiketakoa egongo da bukaeran parte hartzaileentzat. Izena emateko azkeneko eguna da gaur. Izena kultura@ormaiztegi.eus helbidean edo 688 657 455 telefonoan eman daiteke.