Aizaleku tontorrean urteroko festa, igandean

Gabiriaren eta Legazpiren arteko Aizaleku tontorrean urteroko festa egingo dute, igandean. 11:30ean meza izango da gurutzearen ondoan, eta ondoren, bertsolariak, trikitilariak eta txistulariak ariko dira. Hamaiketakoa aterako diete bertaratzen direnei, eta bazkaria ere izango da Legorburu baserriko elkartean.