Loinatz jaietan TAO zerbitzua bertan behera geldituko da
Gipuzkoa plazako aparkalekuan barrakak daudenez TAOren txartela duten S1 sektoreko egoiliarrek, S2 sektoreko egoiliar guneetan eta gune urdinetan aparkatu ahal izango dute. Egoera hau, jaiak irauten duten bitartean eta aipatutako aparkalekua barrakek okupatuta dagoen artean mantenduko da. Bestalde, garai honetan ohikoa denez, TAO zerbitzua bertan behera geratuko da maiatzaren 31n eta ekainaren 2an, 3an eta 7an.