Santa Barbara ermitako ospakizuna egingo dute larunbatean segurarrek
Segurarrak Santa Barbarako ermitako ospakizunean, iaz.Pello Agirrezabal Ohiturak agintzen duen bezala, Santa Barbara ermitako elizkizuna egingo dute larunbat honetan segurarrek. Kortaberri auzoko bizilagunek pattara eta esnea eskainiko diete bertaratutakoei; 10:30ean mezari hasiera emango zaio, gero eta amaieran hamaiketakoa izango da urtero bezala.













