Mozorroz eta kolorez bete da Legorreta
Arratsaldean Oilar Beltzak musika taldeak kontzertua emango du plazan. Gauean, Tatxers taldeak joko du 23:30ean, eta ondoren DJ Fresa Morangok.

Maiatzaren 28an eman zitzaien hasiera Legorretako Azentzio festei, eta gaur, kolorez eta musikaz bete dira kaleak, mozorro egunarekin. 13:00etan txakolina dastatzeko aukera izan da plazan, eta jarraian, herriko 41. paella txapelketa. Ondoren, 14:30ean, lagunarteko herri bazkaria egin dute, eguraldi eta giro paregabean. Arratsaldean, berriz, Oilar Beltzak musika taldeak kontzertua emango du plazan.
Gauean ere izango da festaz gozatzeko aukera: 23:30ean Tatxers taldeak joko du plazan eta ondoren DJ Fresa Morangok.







































