Aizkorrin egin dute topa beste behin zegamarrek
Azken urteetako irteerarik jendetsuena egin dute.

Aizkorriko Lagunen 24. eguna ospatu zuten igandean zegamarrek. Zegamatik 21 bat lagun irten ziren 6:30ean Azikorrira bidean eta Aldaolatik ordu bete beranduago beste 50 bat. 72 lagunekin atera dute aurtengo talde argazkia, azken urteetako ugariena.
Sant Sadurni d. Anoyako (Herrialde katalanak) cavarekin topa egin zuten eta beherakoak hegaluze eta sagardo dastaketa egin zuten Zegamako plazan.