Andra Mari jaietako ekintzetan laguntzeko izen ematea irekita

Abuztuaren 14an hasiko dituzte Andra Mari jaiak aurten Zerainen. Iaz bezala, aurten ere herriko gazte talde bat ari da jaiak antolatzeko lanean. Dagoeneko eginak dituzte herritarrei irekitako hainbat bilera eta orain, deia egin diete jaietan antolatuta dauden hainbat ekintzatan laguntzeko. Mandio eta Ostatu tabernetan jarrita daude jada, jaietan lagundu nahi duten horientzat izena emateko orriak. Uztailaren 13a izango da izena emateko azken eguna.
Antolatzaileek jakitera eman dutenez, behin zerrenda dutenean jarriko dira laguntzeko prest dauden herritar horiekin harremanetan. Sagardo dastaketan (abuztuak 14), txakolin dastaketan (abuztuak 15) eta gazta eta ardo dastaketan (abuztuak 16) laguntzeko eta txosnetako txandak betetzeko behar dute laguntza.