Ainhoa Agirre segurarrak brontzezko domina lortu du Espainiako Txapelketan
23 urtez azpiko Espainiako Txapelketa jokatu zen asteburuan Badajozen, Extremaduran, eta hirugarren egin zuen 4x100 metroetan Atletico San Sebastian taldeko kideekin batera.

Ainhoa Agirre Goena segurarrak brontzezko domina lortu du Espainiako 23 urtez azpiko atletismo txapelketan. 100 metro, 200 metro eta 4×100 metroko probak egin zituen, eta azken horretan, erreleboetan, hirugarren egin zuen Atletico San Sebastian taldeko kideekin batera. Badajozen (Extremadura) jokatu zen asteburuan Espainiako Txapelketa.