Igerilekuko erabiltzaileentzako liburutegia, Oxiñan

Udaro legez, liburutegia jarri dute Segurako Oxiña igerilekuan. Erabiltzaile guztientzat daude eskuragarri liburuak, arauak behar bezala errespetatuz. Liburuak ezin dira igerilekuko esparrutik atera eta erabili ondoren, horretarako prestatutako armairuan utzi beharko dira dagokion apalean. Bestalde, etxetik eramandako aulkiak igerilekuan uzteko aukera ere egongo da; norberak aulkiak lotzeko giltzarrapoa eta katea eraman beharko ditu.