Maixa Odriozolaren urrezko garaipena Espainiako Txapelketan
Odriozolak bi erakustaldi garrantzitsu egin ditu asteburuan Espainiako Txapelketan, urrezko eta brontzezko dominak lortuta.

Asteburuan jokatu dira Emakumezkoen Txirrindularitzako kadete mailako Espainiako Txapelketak Tarazona de la Manchan (Albacete), eta beste behin ere, Maixa Odriozola Aierbe txirrindulari ataundarrak maila bikaina erakutsi du.
Ostiralean ospatutako taldekako erlojupekoan, Euskadiko selekzioak lortu zuen garaipena, Kataluniako eta Valentziako taldeei gailenduta. Odriozola taldekide izan zen proba horretan, eta berarekin batera aritu ziren Maialen Narbona, Regina Gonzalez eta Noa Vega bizkaitarrak. Laukoteak lan txukuna egin zuen, denborak ondo neurtuz eta elkarlana baliatuz urrezko domina lortzeko.
Igandean, berriz, banakako proba izan zen, txapelketako ruta nagusia, alegia: 65 kilometroko ibilbidea tarteko, txirrindulari gazteek euren indarrak neurtu zituzten. Helmugaratzen aurrenekoa izan ez arren, Maixa Odriozolak podiumean bukatzea lortu zuen, hirugarren postua eskuratuta.
Emaitza hauekin, Odriozolak bere ibilbidean beste mugarri bat jarri du, eta Euskadiko selekzioarekin lortutako urrea eta banakako brontzea bere kirol ibilbidean gogoangarriak izango dira zalantzarik gabe.

Maixa Odriozola hirugarren, 65 kilometroko ibilbidean.Hitza