Zuhaitz Gurrutxagaren antzerkirako sarrerak salgai, udaletxean
'Nortasun agiria' lan berria aurkeztuko du larunbatean eskolako patioan.
Zuhaitz Gurrutxaga 'Nortasun agiria' antzezlanean. Hitza Zuhaitz Gurrutxagaren Nortasun agiria antzezlana ikusteko aukera izango da asteburu honetan Zegaman. Eskolako patioan izango da ikuskizuna larunbatean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoeneko salgai daude Zegamako udaletxean, 10 euroan helduentzat, eta 5 euroan 12 eta 18 urte artekoentzat.













