Atxurtzako egunean elkartuko dira ezkiotarrak

Azken urteetan ezkiotarren artean ohitura bihurtu da Atxurtza eguna ospatzea. Aurten ere ez diote hitzorduari hutsi egingo eta egun osorako egitaraua prest dute dagoeneko igande honetarako. Ardo eta txorizo pintxoak banatuko dituzte 11:30ean bertaratzen diren guztien artean. Bazkalaurretik, herri kirol saioa izango da Igoin Pikabea eta Unai Osinalde aizkolarien eskutik. Bazakrai 14:00etan hasiko da eta egun osoan zehar Itzeder eta Txibilter trikitilariak izango dira giroa alaitzen.