Herri jaia antolatzeko bilera deialdia
Urriaren 19an ezkiotarrek Alex Aranbururi egindako omenaldia, iaz. Asier Zaldua Azken bi urteetan Ezkion urrian egin diren festen arrakasta ikusita, —azkena, iaz, Alex Aranbururi egindako omenaldia izan zen— ohitura bihurtzea pentsatzen ari dira. Ezkiotar guztien Herri jaia antolatu nahi dute aurten eta horretarako bilera deitu dute astelehenean, uztailak 14, 19:00etan udaletxe azpiko aretoan.













