Lagunarteko futbol txapelketako finala, larunbatean
Gaussek eta Mokelak jokatuko dute, iaz bezalaxe.
Mokela taldekoak, iaz, finala irabazi berritan. Laida Goiburu Lagunarteko futbol txapelketa iritsi da amaierara. Azken hilabeteetan hamabi talderen artean onenak izan diren bi taldeek, Gaussek eta Mokelak, final handia jokatuko dute larunbatean, 11:00etan, Anexo zelaian. Partidaren amaieran talde guztiek elkarrekin bazkalduko dute. Iazko final bera da. Iaz, Mokelak 2-0 irabazi zion Gauss taldeari.













