Oilagor ehizarako izen ematea zabalik gaurtik uztailaren 24ra arte
Gipuzkoako eta Arabako Partzuergo Orokorrak ehiza denboraldirako oilagor txartelak eskatzeko epea zabaldu du gaur eta indarrean egongo da hilaren 24ra arte. Idiazabalgo Udalak jakitera eman duenez eskaerak udaletxean egin daitezke izen-abizenak, NAN zenbakia eta ehiza egiteko eremua zehaztuta.













