Urrup antzerki taldearen saiorako sarrerak salgai
'Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak' obra estreinatuko dute hilaren 17an.
Urrup antzerki taldearen azken lana iragartzen duen kartela egin du Eukene Lekuonak. Santa Ana jaiak hasi aurreko ostegunean, uztailaren 17an, 20:30ean, beste urte batez lan berria estreinatuko du Ordiziako Urrup antzerki taldeak: Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak. Herri Antzokian izango da eta sarrerak salgai daude dagoeneko Herri Antzokiko leihatilan bertan, edo Internetez, Kutxabanken webgunean.













