GARAIPEN ZERRENDA. Marimurumendi mendi maratoiko garaipen zerrenda
Lehen aldia zuen Marimurumendin Ainhoa Intxausti segurarrak iaz, baita lehendabiziko maratoia ere. Irabazi egin zuen, eta ez hori bakarrik, probako errekor berria ere ezarri zuen, 2023ko Irati Zubizarretaren denbora ia bost minutuan hobetuta. Gizonezkoetan, bi goierritarrek osatu zuten podiuma, Samuel Davila venezuelarraren atzetik –errekorraren jabea da–; bigarren izan zen Aitor Zunzunegi legorretarra, eta hirugarren Endika De las Heras beasaindarra.