Gizon bat atxilotu dute Ordizian, ertzain batzuei eraso egiteagatik
Gaur goizaldean izan da gertakaria. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ertzainak kaleko borroka bat baretzera gerturatu dira.
Ordiziako Plaza Nagusia eta udaletxea. Ariane Vierbücher Gizon bat atxilotu dute Ordizian ertzain batzuei eraso egiteagatik. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, igande goizaldeko 00:18 inguruan izan da gertakaria. Ordiziako Araba kalean hainbat pertsonaren arteko borroka baten abisua jaso dute ertzainek, eta bertaratu direnean, hiru gizon ikusi dituzte ihes egin nahian. Une horretan, beste hainbat pertsona ertzainei oldartu zaizkie, antza denez, euren lana bete ahal izateko oztopoak jarriz.
Tentsioa areagotuz joan da, eta gizon batek ukabilkada bat eman dio ertzain bati. Azkenean, gizona atxilotu egin dute, agintaritzaren aurkako atentatua eta lesio delitua egotzita. Gertakariaren ondorioz, lau ertzain zauritu dira, eta horietako bi Zumarragako Ospitalera eraman dituzte.













