Jai giroa izan da nagusi Liernin
Lierniko erromeria ospatzen ari dira ormaiztegitarrak. Arratsaldean, batetik, Ahantzi erromeri taldea izango da, eta bestetik, toka txapelketa.

Beste urte batez, Lierniko Erromeria egin dute ormaiztegiarrek. Aurten, gainera, Ehunmilak eta Goierriko 2 Handiak lasterketetako korrikalariak pasa dira bertatik, eta giro paregabea sortu da. Salda banaketarekin hasi dute eguna, 11:30ean, eta jarraian, haur jolasak egin dituzte. Ohiko moduan, 13:00etan meza egin dute, eta mezaren ostean, Urmaiz abesbatzak kontzertua eskaini du. Aurtengo saioa berezia izan da, abesbatzak duela 20 urte Lierniako erromerian egin baitzuen jendaurreko lehendabiziko emanaldia. 14:30ean eman zaio hasiera bazkari herrikoiari, eta bazkalondorena Ahantzi erromeri taldearekin girotuko dute, 16:00etatik aurrera. Amaitzeko, toka txapelketa egingo dute, 18:00etatik aurrera.












































