Oria ibaia garbitzeko parte hartzea eskatu dute
Asteazkenean egingo dute zabor bilketa, eta uztailaren 23an, landare inbaditzaileak kenduko dituzte. Izena emateko sartu albistean.
Oria ibaiaren garbiketa lanak, iaz.Ariane Vierbücher Beasaingo Udala eta Aranzadi Zientzia Elkartea herriko ibai eta erreken egoera ekologikoa hobetzeko lanean dihardute, ingurumena zaintzeko, herria txukun mantentzeko eta natur ondarea babesteko helburuarekin. Udalak ibaietako landarediaren mantenua eta garbitasuna bere gain hartzen ditu, eta herritarrak parte hartzera gonbidatzen ditu bi jardunalditan: asteazkenean (hilak 16) zabor bilketa egingo da Igartzako ibai eremuan (18:00etan), eta uztailaren 23an, landare inbaditzaileak eskuz kentzeko saioa egingo da, Antzizar kiroldegian hasita (18:00etan). Izen-emate inprimakia udalaren webgunean.













