Gaur jarri dituzte salgai Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak
Jende ilara luzea osatu da
Aurten ere Urretxuko Euskal Jaiko karroza ibilaldia eguerdian egingo da eta ondoren herri bazkaria egingo dute. Bazkariak Ederrena pilotalekuan eta Aldiri kiroldegian egingo dira. Pilotalekuan 600 pertsona kabitzen dira eta kiroldegian 700. 1.300 tiketak gaur jarri dira salgai kultur etxean. Salmenta hasterako jende ilara luzea osatu da. Tiketak uztailaren 30erako agortzen ez badira, irailaren 1etik 10era salgai izango dira berriro. Helduek 30 euro ordaindu behar dute eta haurrek 15.













