Iñaki Okariz, Andoni Jaka, Esther Ormazabal eta Manuel Somoza; herritar onenak Ehunmilak trilogian
Asteburuan Ehunmilak trilogia egin zen Beasainen. Lasterketa nagusian, Ehunmilaken, bi herritarrek parte hartu zuten: Iñaki Okariz zumarragarra eta Iker Aleman urretxuarra. Irteera atzeratu egin zuten ekaitz arriskua zela eta. Hori dela eta, ibilbidea moztu egin zuten. Aurtengoak 125 kilometro izan ditu. Okariz 40. postuan sailkatu zen (21:27:33) eta Aleman 164. postuan (27:41:19).
G2H probari dagokionez (90 kilometro), herritar onenak Andoni Jaka zumarragarra eta Esther Ormazabal urretxuarra izan ziren. Jaka 21. postuan sailkatu zen (13:22:36) eta Ormazabal 31. postuan (21:33:40).
Bukatzeko, Marimurumendi proba (42 kilometro) herritar bakar batek amaitu zuen: Manuel Somozak. 63. postuan sailkatu zen (4:49:04).













