Astelehenean irekiko dute sanbartolometako kuadrillen bazkarirako izen ematea
Uztailaren 21etik abuztuaren 14ra egongo da izena emateko epea irekita, udaletxean.
Kuadrillen bazkaria iazko San Bartolome jaietan. Zegamako Udala Abuztuaren 22tik 26ra ospatuko dituzte aurten Zegaman San Bartolome jaiak. Kuadrillen arteko bazkaria abuztuaren 25ean egingo dute eta udalak aurreratu duenez, astelehenean —uztailak 21— irekiko dute izen ematea, udaletxean. Abuztuaren 14ra bitartean egongo da epea irekita 20 (helduak) eta 10 (haurrak) euroan. Bazkaria Aitxuri herri eskolako patioan izango da 14:30ean eta aurten ere paella ezberdinak izango dira aukeran, baita begetala ere beganoentzat.












