Kontzertu akustikoa ostiralean, Segurako plazan
Ander Zubillaga gitarrista tolosarra.Hitza Ander Zubillaga gitarrista tolosarrak kontzertu akustikoa eskainiko du ostiral honetan 19:30ean Seguran. Hasiera batean Oxiña igerilekuan zegoen aurreikusita emankizuna, baina azkenean, plazara leku aldatu dute antolatzaileek.
Zubillagak fingerstyle estiloa du ardatz eta blues-a, country-a eta rock-a uztartzea gustatzen zaio. Bere influentzien artean, Joe Bonamassa, Chet Atkins, El Twanguero edo Tommy Emmanuel bezalako gitarristak daude. Haien eragina nabarmena da bai bere abestietan, baita gitarra jotzeko duen moduan ere.
Euskal Herriko talde askotako partaide izan da Zubillaga, hala nola, Governors, Xabi Solano, Izaro, Huntza, Postal Kolekzionistak, Txaston Dixieband, Mikel Moreno, Iker Laurobarekin aritu da. Bere bigarren semea jaio ondoren erabaki zuen lehen singlea ateratzea, Elur eta baita bere proiektu pertsonala martxan jartzea ere.












