Segurak hartu du lekukoa
Seguran egingo dute datorren urtean Goierriko Irakurleen 8. topaketa, Ormaiztegiri lekukoa hartuta.

Pasa den ekainaren 14an Ormaiztegin Joseba Sarrionandia omendu eta irakurle taldeak elkartu asmoz ospatu zen Goierriko Irakurle taldeen 7. topaketaren amaieran aurreratu bezala, Segurako irakurle taldeak izango du datorren urteko eskualde mailako topaketa antolatzeko ardura. Topaketa egunean hurbiltzerik ez zuten izan segurarrek eta, pasa den astean elkartu ziren Ormaiztegiko nahiz Segurako irakurle taldeetako ordezkariak, lekuko aldaketa egiteko.