Ateak Irekiko gazteak Ordizian egunpasa
Ateak Irekiko gazteak Ordiziako udaletxean. Ordiziako Udala Ateak Irekiko euskal jatorridun Ipar Amerikako gazteak Ordizian izan ziren atzo egunpasa. Alkateak harrera egin zien aurrena udaletxean, eta azoka bisitatu zuten gero. Sukaldaritza tailerra izan zuten eguerdian, eta arratsaldean erromeria Amets Bide dantza taldeko dantzariekin.













