Iritsi dira Zerainera Saharako haurrak
Bi hilabete pasatuko dituzte hamabi haurrek Zeraingo aterpetxean.
Saharako haurrak Zeraingo aterpetxean.Hitza Hiru asteko atzerapenaren ondotik, atzo iritsi ziren Saharako haurrak Zerainera. Oporrak Bakean egitasmoaren bidez bi hilabete pasatuko dituzte hamabi haurrek Zeraingo aterpetxean eta beste bik Zumarragako eta Urretxuko harrera familia banatan. Berez, ekainaren 30ean iristekoak ziren haurrak, baina Espainiako eta Aljeriako gobernuen arteko arazo burokratikoen ondorioz, hegaldi ia guztiak bertan behera geratu ziren.













