Lacalle II.a-Zarrabeitia, Urrezko Ligako txapeldunak
Zilarrezko Liga Katxo Goñik eta Gorrotxategik irabazi dute, eta Brontzezko Liga Goiak eta Salinasek.
XVIII. Ordiziako eskuz binakako pilota txapelketa herrikoia amaitu da. Maiatzean ekin zioten txapelketari 22 bikotek. Lehen fasearen ondoren, hiru kategoriatan banatu zuten txapelketa: Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko Ligatan. Atzo jokatu zituzten maila bakoitzeko finalak. Urrezko Ligan Lacalle II eta Zarrabeitia bikoteak Lacalle eta Olazabalen aurka irabazi zuen, 22-14. Lacalletar aita semearen aurka aritu zen, lehen aldiz pilota txapelketaren historian, eta azkenean semea Zarrabeitiarekin batera gailendu zen.
Zilarrezko Ligan Katxo Goñik eta Gorrotxategik 22-19 irabazi zieten Aierbetarrei. Eta Brontzezko Ligan Goia eta Salinas bikoteak 22-19 irabazi zuen Diez-Mendizabal bikotearen aurka.














