Parte hartzerik gabe, bertan behera Oria ibaiaren lehen garbiketa saioa
Udalak kezka agertu du herritarren parte-hartzerik ez delako egon, eta datorren astean egingo den ekimenean izen emateko gonbita luzatu dute. Landare inbaditzaileak kentzeko ekimena izango da, uztailaren 23an.
Oria ibaiaren garbiketa lanak, iaz.Ariane Vierbücher Atzo egitekoa zen Oria ibaiaren garbiketa saioa bertan behera geratu zen inork ez zuelako izena eman. Beasaingo Udalak kezka agertu du herritarren parte-hartzerik eza ikusita, eta gogorarazi du ingurumenaren zaintzak guztion inplikazioa eskatzen duela.
Aste honetan, Oria ibaiaren ertzak garbitzea zen xedea, eta datorren uztailaren 23an egingo da bigarren jardunaldia. Udalak dei berezia egin du herritarrek parte har dezaten. Egun horretan, landare inbaditzaileak erauziko dira Aranzadi Zientzia Elkarteko botanika adituen laguntzaz. Jarduera, 18:00etan hasiko da Antzizar kiroldegian eta Igartzako ibai ertzetan garatuko da.
Ekimenaren helburua da Oria ibaiaren ekosistemaren leheneratzea eta tokiko biodibertsitatearen babesa. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da galdetegia beteta.













